2011-09-21

Lehen baginen, orain bagara!

 Berriro hemen, aspaldiko partez!

 Blog zaharrarekin izandako arazoen eta oraingo hau modu apainago batean egiteko aukeraren aurrean, berriro sortu dugu gure interneteko txoko hau. Bertan, betiko moduan, kontzertu eta emanaldiak jarri eta hauetan egindakoa jasoko dugu, ahal bada bideo moduan.

 Momentuz, uda osteko errekuperazio denboraldian sartuta gaude, errepertorioa berrentsaiatzen, baina aste pare batean ehuneko ehunera egongo gara, eta berriro martxan, trapagako gazte egunean (irailak 24, larunbata) jo eta gero!

 Animatu zaitezte koadrila xelebre hau ikustera eta ondo pasatzera!